Ekonomi Sustapena Saila

Laguntza Menua

X. Urteurrena

Aurkezpena

PREMIE programaren X. urteurrena dela eta, jardunaldi bat burutu zen azaroaren 8an, Kalitatearen Europar Astearen barruan.X Urteurrena

“Kudeaketan berritzea, etorkizunerako estrategia” izenburupean saio bat egin zen Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Agiritegian, 100 pertsona inguruk parte hartu zuelarik.

Txosten ezberdinak aurkeztu ziren, PREMIE metodologiarekin bat etorriz, etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa sistemak ezarri dituzten enpresen esperientziak, zein adituek zuzendaritza estiloarekin eta berrikuntzaren kudeaketarekin zerikusia daukaten gaien inguruan egindako hausnarketak jasotzen zituztenak.

Azaldutako gaiek berez daukaten interesaz gain, jardunaldia jai giroan egin zen, azken hamar urte hauetan PREMIE programaren barruan egin den lanaren aintzatespen gisa. Urte hauetan 700 enpresa baino behiago izan dira beren kudeaketa sistemak hobetzeko tresnak ezarri dituztenak, emaitza onak lortuz.

Egokia iruditu zaigu aurkeztutako txostenak argitaratzea, hitzaldien grabaketa baita ekitaldiaren oroimenezko argazki-erreportaje txiki bat ere sartuta (Mikel Jaureguibeitiak lagatako argazkiak dira).

  • Validación Accesibilidad
  • Validación XHTML
  • Validación CSS
Programa PREMIE