Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

Viuda de Cándido Gastelurrutia, S.A.

Muebles Artesanos Zubileta, S.L

Enpresaren datuak

Gerentea:
Rodolfo Urcelay
Helbidea:
Presatxo kalea, 3
Herria:
Berriz
Telefonoa:
94 682 40 12
Jarduera:
dekoletatzea, plano edo laginaren pean piezak mekanizatzea.
Web orria:
www.vcg-decoletaje.com
E-maila:
comercial@vcg-decoletaje.com
Langileen
kopurua: 30

Empresaren Deskribapena

Vda. de Candido Gastelurrutiak 70 urtetik gorako esperientzia du piezen dekoletatze eta mekanizatzearen sektorean.

Serie txikiak eta ertainak dira gure espezialitatea eta material mota ugari lantzen ditugu: altzairuak, herdoilgaitzak barne, letoia, aluminioa, brontzea, kobrea, titanioa, plastikoak e.a.

Makinariaren parkean, hortzeko tornu automatiko betidanikoak eta CNC modernoenak daude (7 unitate, azken urteetan eskuratuak). Hobetzeko lehia honengatik, ISO 9001:2000 arauaren bidezko Kalitatea Kudeatzeko Sistema eta PREMIE Kudeatzeko Eredua ezarri ditugu, dagozkien Ziurtagiria eta Diploma lortu izanik.

Etorkizuneko erronkak

PREMIE programari esker jada ezarritako kudeatzeko tresnekin jarraitu eta sakontzea, EFQM eredurantz aurreratzen jarraitzeko asmoz.

PREMIE = Kudeaketa hobetzea = Bezeroen asetasuna = Emaitzak

PREMIE programan dauden egintzak ezartzeko ezinbestekoa da enpresako zuzendaritza taldearen inplikazio osoa eta antolakuntzako ahal denik eta pertsona gehienek parte hartzea.

Ezarritako egintza garrantzitsuenak: Sumaturiko zailtasunak: Sendotzeko fasean zehar, jadanik ezarritako egintzak mantendu eta horietan sakontzeaz gain, PREMIE programa baliagarria izan zaigu oso, sortuz doazen hobetzeko egintza zenbatu ezinen lehentasunak egin eta enpresaren barruko funtsezko berrantolaketari ekiteko.

Emaitzak honako hauek izan dira:

Arrazoiak

PREMIE programan, tresna soil bat bilatzen genuen, enpresa txikietan oso zaila den zerbait lortzeko lagunduko ziguna: GERATU ETA PENTSATZEKO dinamikak sortzea, enpresaren egoera aztertzeko, etorkizunerako gure erronkak definitzeko, gure bezero, langile e.a.-en iritzia ezagutzeko. Eta, guzti hori, egunez egun gure antolakuntza hobetzeko asmoz, plangintzak eginaz, helburu eta adierazleak markatuz, horiek frogatuz eta desbideraketen gainean jardunaz.

Gure itxaropenak betez gero, jarraitu egin genuen PREMIE programarekin, sendotzeko fasean, hasitako dinamiketan jarraitu, horietan sakondu eta sistemak sorrarazitako datuak eta informazioa kudeatzeko asmoz.

Aholkuak

PREMIE programa laguntasun handikoa izango da hurrengo enpresontzat: kudeatzeari, eta ez bakarrik egunetik egunera, denbora eskaintzeko beharrizanaz ohartu baina, hori egiteko tresna errazak ezagutu ez edo ez dituztenentzat.

"Inberti ezazu: denbora galdu pentsatzen."
(Rodolfo Urcelay, Viuda de Cándido Gastelurrutia, S.A.ko Gerentea)
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE