

UNITEC-ek inguruko enpresa eta erakundeen I+G+Bko jarduerak bultzatu eta betearazten ditu ingeniaritza, sozio-ekonomia eta informazio eta komunikazio teknologien ezagutzako arloetan.
Inguruko enpresekin, teknologiarekin (Ezagutza zentroak, I+Gko unitateak, etab.) eta erakundeekin (Administrazioa, unibertsitateak) batera lan egiteko geure metodologia daukagu).
Zientzia eta teknologiari buruzko eztabaida gunerik garrantzitsuenetan parte hartzen dugu: Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea, Federación Española de Entidades de Innovación tecnológica FEDIT eta European Association of Research and Technological Organitations EARTO.
Ezinbestekotzat hartzen da PREMIE Diploma berritzea, bikaintasunerako EFQM ereduan aurrera egiteko, aldi berean Bizkaiko Foru Aldundiak Euskalitekin batera bikaintasuna sustatzeko ematen duen laguntzan parte hartuta.
Laster ISO 9001:2000 arauaren egiaztagiria lortuko dugu, PREMIE egitarauarekin gure kudeaketa sisteman txertatu duguna.
2000an Unitec-en beharrizanetara egokitutako kudeaketa sistema bat ezarri beharra sortu zen, eta sistemarik egokiena eta Unitec-en filosofiari ondoen egokitzen zaiona bikaintasunerako EFQM eredua dela erabaki zen.
Unitec-en ezaugarriak direla-eta, lehenengo PREMIE egitarauaren aldeko apustua egitea erabaki da, EFQM eredua sakontzeko. PREMIEk laguntza sistematikoa ematen digu eguneroko jardunean, baita bikaintasunean etengabe aurrera egiteko modua ere.
Hauexek dira PREMIE egitarauarekin lortutako emaitza nagusiak:
UNITEC, berrikuntzako bitarteko erakundea, enpresen I+G+Bko jarduerak bultzatzeko helburua duen erakundea da. Haren nortasuna guztiz bat dator PREMIE egitarauaren filosofia eta helburuekin: teknologiari buruzko eztabaida guneetan parte hartzea, I+G+Bko sistemako agenteen arteko lankidetza sustatzeko nahia eta gure herriak berrikuntzarako duen gaitasuna hobetzeko ahaleginak.
Ildo horretan, PREMIEri esker, enpresaren kudeaketa hobetzeko lehen urratsak eman ditugu bikaintasunerako EFQM ereduaren arabera, eta behar bezala egituratutako I+G+Bko gunea dugu enpresako lehiakortasunaren, ezagutza zientifikoaren eta teknologiaren eta gizartearen beharrizanen alde.
PREMIE funtsezko tresna da bikaintasunerako EFQM ereduaren hastapenerako eta kudeaketarako sistema bat ezartzeko.
Merkatuaren lehiakortasunak baliabideak optimizatu beharra dakar (giza baliabideak, baliabide teknologikoak, etab.), baita talde interesgarrien gogobetetasuna ere (bezeroak, akziodunak, hornitzaileak, pertsonak, etab.).
"PREMIEren esperientziak erakundea indartzea ekarri du, konpromiso konpartitua hartu dugulako gure gain. Egitarauaren norainokoak eta erraztasunak erakundeko pertsona guztien partaidetza eskatzen eta errazten dute." (Rafael Ispizua, Unitec Fundazio-ko gerentea)