Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

PROTÓN ELECTRÓNICA S.L.

Nombre de la Empresa Nombre de la Empresa Nombre de la Empresa

Enpresaren datuak

Gerentea:
Angel Vidal Herrer
Helbidea:
Novia Salcedo 18
Herria:
48012 Bilbao
Telefonoa:
94 427 57 84
Jarduera:
Ekipo elektronikoak konpondu eta mantentzea
Web orria:
http://www.protonelectronica.com
E-maila:
info@protonelectronica.com
Langileen kopurua:
7

Empresaren Deskribapena

1981. urtean hasi zen PROTON jardunean, Angel Vidal bere sortzaileak erabilitako merkataritza-izen gisa, eta 1988. urtean sozietate mugatu bihurtu zen.
Energia elektrikoaren hornidura eta egokitzapenari lotutako ekipo elektronikoak konpondu eta mantentzen espezializatu da enpresa: etenik gabeko elikadura-sistemak (UPS-SAI), egonkortzaileak, argiztapen-erregulatzaileak, AC/DC iturriak.
Mota eta tamaina guztietako erakunde publiko eta enpresek osatzen dute talde bat, irauteko beren ekipoen mantentze eta konponketa gure esku uzten duten 200 bezero baino gehiago dituena.

Etorkizuneko erronkak

EFQM ereduan hasitako bidean segitu, hasierako mugak jarri barik. Berritu gure PREMIE agiria 2009. urtean eta ordura arte hartu parte PREMIE eta EUSKALITen jardueretan, ISO 9000 ETA 14000 ziurtagiriak eskuratzea ahaztu gabe.

PREMIE: Kalitatez kudeatu nahi izatetik kalitatez kudeatzen jakitera sei modulutan

PREMIE ezartzeko beharrezkoa da zuzendaritza-taldearen konpromisoa; izan ere, talde horren borondatea da baliabiderik onena programaren amaieraraino heltzeko; hobekuntza-ziklo baten hasiera da amaiera hori.
Lidergoa, pertsonak, bitartekoak, prozesuak, plangintza eta emaitzak.
Gurea bezalako mikroenpresa batentzat, ez zen zaila izan abian jartzen diren proposamenak betetzen direla egiaztatzeko programak erabiltzen dituen dokumentuak betetzea. Baina, horretarako une egokia aurkitzea bada zaila eta, are gehiago, barneratzea egiteko hori ez dela kanpoko aholkulariak ezarritako etxerako lana, baizik eta norberaren enpresa hobeto kudeatzeko behar bat. Puntu honetara helduta, egiteko eta dokumentuak pertsonalizatu eta egokitzen dira, eta emaitzak hobetzen hasten dira.

PREMIErekin plangintza gehiago eta larrialdi gutxiago izan ditugu. Koordinazio hobea eduki dugu, baliabide materialak hobeto erabili ditugu eta, batez ere, lanean ematen dugun denbora hobeto erabili ditugu. Efikazioa eta eraginkortasun handiagoa, beraz.

Arrazoiak

Kudeatzaileak elektronika arloan zuen prestakuntza teknikoak osagarri bat behar zuen, kudeaketa-metodo aurreratuenak ezartzeko aukera izateko. PREMIEk enpresaren kudeaketarako ematen dituen baliabideak eta neurketa-tresnak eraginkorrak izan dira.
Finkatze-fasea soluzio naturala da saihesteko eskuratu berri diren trebetasunak eguneroko jardunean galdu eta ohitura zaharrak itzultzea. Metodo berriek praktika luzeko denbora behar izaten dute ohiko bihurtu ahal izateko.

Aholkuak

Zure enpresa txikia bada, galtzeko denborarik ez baduzu eta duzun denbora hobeto erabili nahi baduzu, zure kudeaketa hobetzeko metodologia praktiko eta erraz baten bila bazabiltza, PREMIE da zure aukera. Bestela, horman paper bat eskegi edo orain arte egindako egiten segitzeko agiri bat nahi baduzu, ... badaude beste aukera batzuk.

Hobekuntzak ezartzen hasi bazara eta ikusi baduzu egunerokotasunean galdu direla, hartu parte PREMIEk proposatzen dituen honako jardueretan: kudeatzaileentzako panel, ikastaro eta mintegietan. Ikusi eta gai askotan adituak izan ditzaketen erakunde handiagoetatik ikasi.

"PREMIErekin aldaketa bat gertatzen da: “gauzak ondo egin eta bereziak pozik uztetik” bezeroak ezagutu eta euren beharrak ezagutu eta ziurtatutako kalitatez asetzera. "  (Angel Vidal Herrer).

PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE