
Lanzubi, S.L. 1996an sortu zen eta, ordutik egunera, batez ere industri-mantenuaren arloan egin du lan, eta baita muntaketa, konponketa eta, orokorrean, galdaragintzako jardueretan ere.
Horrela, bada, Lanzubik egiten duen jarduera muntaketa metalikoak dira, eta horren barruan sartzen dira:
Bere jarduerak era egokian burutzeko Lanzubi, S.L. enpresak pertsonal kualifikatua dauka, esperientzia handikoa eta gaitua; horrela bere bezero guztien asmoak asetzera iristen dela esan daiteke.
Lanzubi, S.L. Premie Sendotzeko Fasean murgilduko da laster horrela taldean hobekuntza iraunkorra lortzeko lanean jarraituz.
Metodologia honen ezarpenarekin Lanzubi, S.L.k enpresako atal guztiak hobetzen egin du lan, hain zuzen ere beharrizanen ezagutza eta bezeroen iritzia ezagutzeko ekintzak garatuz (inkestak, arazoen bilketa, etab.), eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen azterketa, langileen asetasuna (komunikazioaren hobekuntza, trebakuntza, informazioa, atazen banaketa berria, etab.), izaera ekonomikoko azterketa eta plangintzak, AMIA analisia, etab. Bada, ekintza horiei guztiei esker Lanzubi, S.L.k oso ondo ezagutzen ditu bere mentsak, alde ahulak eta horiek gainditzeko eta horietan hobetzeko ahalegina egiten du eta, aldi berean, aukera du bere aukerak aprobetxatzeko eta atal sendoak mantentzeko hobekuntzan, bikaintasunean eta, ondorioz, bere bezeroen asetasunean lanean jarraitzeko.
Baina hori guztia lortzeko ahaleginak eta bi egin behar izan dira Premieren formatuak Lanzubi, S.L.ren beharrizanei egokitzeko, eta horrek denbora, dedikazioa eta guztion ahalegina eskatu du.
Ondorioz, Premieri esker Lanzubi, S.L.k bere kudeaketa hobetzeko bitarteko batzuk eskuratu ditu, hain zuzen ere ondoko arlo hauetan hobetuz: komunikazioa; arazoen antzematea eta konpontzea; bere bezeroen beharrizanen ezagutza, etab.
Horrela, bada, aukera izan du era sakonean ezagutzeko eta aztertzeko hobetu behar dituen atal guztiak, hobekuntzak planeatzeko, estrategia bat ezarri eta garatzeko eta, hori guztia, enpresako bikaintasuneko irizpideen arabera.
Azken finean, Premieren ezarpenak Lanzubi, S.L. enpresak bikaintasunera eta hobekuntza iraunkorra lortzeko talde lanaren aldeko konpromisoaren gehikuntzara iristeko bidearen hasiera ekarri du.
Sorkuntzatik bertatik Lanzubi, S.L. enpresak oso argi izan du derrigorrezkoa dela "gauzak ondo egitea", hala kanpoko bezeroen asmo guztiak asetzeko nola barrukoenak, horiek gabe ezinezkoa litzatekeelako proiektu hau guztia burutzea.
Lanzubi, S.L.k bere kudeaketako beharrizan zehatzei egokitutako kudeaketa sistema bilatzen zuen, hots, metodo eragingarri eta eraginkorren bidez enpresako atal guztiak biltzeko aukera eman behar zuena eta atal horietan hobekuntza iraunkorreko prozesua ezartzea ekarriko zuena.
Ondore horretarako Lanzubi, S.L. enpresako zuzendaritza taldeak bere kalitatearekiko konpromisoa formalizatzea erabaki zuen Premieren bidez, eta horri esker aukera izan dugu barruko kudeaketan hobetzeko eta, horrek, jakina, eragina izan du gure bezeroen asetasunaren hazkuntzan.
Horrela eta bikaintasuna lortzeko lanean jarduteko konpromiso horren ondorioz, Lanzubi, S.L.k laster ekingo dio hurrengo faseari, Sendoketaren Faseari. Kasu honetan xedea norabide berean aurrera egiten jarraitzea da.
Lanzubi, S.L. enpresako zuzendaritza taldeak ematen duen aholkua da hobekuntza lortzeko lan egiteko konpromisoa hartzen duten enpresa txiki guztietan metodologia hau ezartzea.