

Kroma tone, S.L. hiru belaunaldietan pinturan jardun duen enpresa da, belaunaldiz belaunaldi kalitatea etengabe hobetzeko helburua izan duena beti.
Lan serioa, arduratsua eta kalitatezkoa ematen diegu gure bezeroei; mailarik altueneko lana.
Kroma tone, S.L. maila goreneko apainketa eta zaharberrikuntzako enpresa da. Halaxe dela agerian gelditu da egin ditugun lan enblematikoak ikusita.
2000-2001 urtean birgaikuntzari buruzko SURBISA saria eman ziguten.
PREMIE egitaraua arlo guztietan ezartzea, merkatu berrietan lehiatzeko kudeaketa eta egitura arloko nahikoa oinarri sortzeko.
Ezarritako jarduketak: garrantzitsuenak enpresaren ezagutza erreala izatea ahalbidetu diguten jarduketa informatikoak izan dira.
Erabilitako baliabideak: %50 pertsonalak eta informatikoak izan dira; geure datu sistema garatu dugu.
Dedikazioa: enpresako langile guztiak, gerentziako eta bulegoko pertsonalaren parte-hartzea nabarmenduta.
Zailtasunak: PREMIE kudeaketa eredua gure jardueran ezartzea, pinturaren arloko lehen enpresa izan garelako egitarau hori ezartzen eta horretarako sistema egokia sortu behar izan dugulako.
Jarduketa azpimarragarriak: kalitate sistema ezartzea, Kroma tone-ko pertsonalak zein bezeroek parte hartuta.
Lortutako emaitzak eta enpresarengandik orain dugun errekonozimenduak dira izan lortu ditugun hobekuntzak.
Enpresaren kudeaketa hobetzeko premia dago, eguneroko gauzak konpontzeko ez ezik, enpresaren etorkizuna aurreikusteko modua ere izateko.
PREMIE egitaraua oso egokia iruditu zitzaigun gure enpresarentzat, eta denborak erakutsi du aukeraketa egokia egin genuela.
PREMIE egitaraua sendotzeko fasearekin jarraitu nahi dugu, enpresako kudeaketaren sistema arlo guztietan garatzeko, uste osoa baitugu gure etorkizunaren giltza izango dela.
PREMIE egitaraua gomendatzen diegu arloko enpresei.
Enpresa txikiak dira eta gerenteen %90 baino gehiago enpresa sortu zuten langileak izan dira; izan ere, ez dute enpresa ikuspegirik.
"%100eko kalitatea eta zerbitzua." (Gorka López Arberas,Kroma Tone, S.L.ko gerentea)