Enpresaren datuak
- Gerentea:
- Agustin Izota Robles
- Helbidea:
- Arteagoiti industrialdea
Bereziondo kalea, 2. zenb., 14. modulua
PK: 48970 Basauri – Bizkaia
- Herria:
- Basauri (Bizkaia)
- Telefonoa:
- 944 495 673
- Faxa:
- 944 406 575
- Jarduera:
- Klimatizazio sistemen instalazio eta mantentzea
- Web orria:
- http://www.euskoklima.com
- E-maila:
- euskoklima@euskoklima.com
- Langileen kopurua:
- 7
Empresaren Deskribapena
Eusko Klima SAU 1992. urtean sortu zen, klimatizazioaren sektorean sumatutako beharrei erantzuteko eta instalazio, mantentze eta konponketaren arloan zerbitzu integrala eskaintzeko, aholku teknikoak emanez eta lana obra-zuzendaritzarekin koordinatuz.
Instalazioak planifikatzen ditugu, konponbiderik onenak emateko gure esperientzia eta jakintza eskainiz, erabiltzaileak eta multzo arkitektonikoa zainduz eta haiekiko koherentzia gordez.
Helburu horiek lortzeko, Eusko Klima SAUk profesionaltasun handiko giza taldea du, eta bezeroaren beharrak bere egiteko joera nabarmena du.
Merkatuan aldaketa teknologikoak izaten direla jakitun, hobetzeko prestakuntza jasotzen dute gure langileek, nork bere arloan, hala teknikoan nola laneko arriskuen prebentzioan.
Etorkizuneko erronkak
Enpresak honako helburu nagusi hauek ditu 2008-2012 aldirako:
- Makineria teknologikoki berritzea
- Bezeroak ugaritzea sektore estrategikoetan
- Plantilla langile espezializatuekin handitzea
- PREMIEn jarraitzea, finkatze fasean, Lidergoa eta Pertsonak eremuak hobetuta
- Bestelako prestakuntza eta hobekuntza ekintzak egitea
Bezeroen eta langileen kalitatea, eraginkortasuna eta gogobetetzea hobetzen ditugu
Gure enpresan, funtsean bi faktorek baldintzatu dute PREMIE programa ezartzeko prozesuaren garapena:
- Pertsona gutxi izatea lan horretan aritzeko moduan, gure plantilla txikia denez gero.
- Kanpo aholkulari baten laguntza izatea. Horrek azkar aurreratzeko modua eman digu, eta, horretaz gain, PREMIE programa gure behar espezifikoetara egokitzeko modua ere eman digu.
Egoera horretatik abiatuz, modu progresiboan ezarri dira ekintzak, eta nahiz eta horietako batzuk jadanik ohiko aplikazioak izan gure enpresaren sistematikan (prestakuntza planak, prozesu bidezko kudeaketa, hornitzaileak eta abar), beste ekintza batzuk sortu dira, hala nola produktu/zerbitzuen analisia, lanen banaketa, fluxu-diagrama, 3Sa eta, bereziki, adierazleen, joeren eta etorkizuneko planen kontrola, bai eta hobetzeko arloen identifikazioa ere. Ekintza horiek berriak direnez, dedikazio handiagoa behar izan dute.
Honela laburbil daitezke PREMIE programa ezartzearen ondorioz lortu ditugun arrakastak, hobekuntzak eta lorpenak:
- Konturatu gara PREMIE programa oso tresna egokia dela gurearen neurriko enpresa batean EFQM eredua ezartzeko bidea hasteko.
- Eguneroko kudeaketa errazten duten parametro jakin batzuk ezarri ditugu gure laneko errutinan, hala nola:
- Lanen banaketa / birbanaketa.
- Lan estandarizatuen prozedurak.
- Joerak identifikatzea eta etorkizuneko planak egitea.
- Aurrera egiteko modua emango diguten eremuak definitu ditugu, etengabeko hobekuntza irizpide gisa hartuta.
Arrazoiak
PREMIE programan arrazoi honexegatik sartu ginen: antolaketa eta lidergo aldetik enpresa-onura lortu nahi genuelako, eta barneko nahiz kanpoko harremanak hobetu nahi genituelako
Aholkuak
PREMIE ezartzea oso esperientzia ona izan da guretzat, eta, beraz, programa ezartzea gomendatzen dugu, arrazoi hauengatik:
- Kalitate Osoa (EFQM) lortzen laguntzen digulako, eredu erraz, praktiko eta progresibo baten bidez.
- Ahaleginak ondo merezi duelako, enpresa osoa eredu horretan eta bere agente eta emaitzen praktiketan diziplinatzen duen aldetik; hori dela eta, errentagarria da PREMIEn inbertitutako denbora.
- Bezeroengan sakontzera garamatzalako, eta, batez ere, langileekin inplikatzera garamatzalako, denona den apustu honetan.
"Programa ezartzeak izan ditu zailtasunak, baina lortutako hobekuntzak sari handia izan dira" (Agustín Alzola Robles - Eusko Klima SAU-ko Gerentea).
- PREMIE:
- Kudeaketa zure neurrira
- Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
- Pertsonen aldeko apostua
- Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
- Kudeaketa-metodo berriak sortu
- Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
- Enpresaren diagnosia
- Antolamendu-eredua
- Etorkizuna kudeatzen