Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

MORTEROS Y REVOCOS BIKAIN, S.A.

Morteros y Revocos Bikain, S.A. Morteros y Revocos Bikain, S.A. Morteros y Revocos Bikain, S.A.

Enpresaren datuak

Gerentea:
José Mª Dominguez
Helbidea:
Bº Aldebarrena, s/n
Herria:
Mañaria
Telefonoa:
94 620 24 96
Jarduera:
Fabricación de morteros, revocos, colas, autonivelantes,etc.
Web Orria:
http://www.bikain.com
E-maila:
info@bikain.com
Número de Empleados:
33

Empresaren Deskribapena

Bikain enpresak mortairuak, emokadurak, itsaskiak, autonibelatzaileak eta, oro har, zementuaren eratorriak diren produktuak fabrikatzen, garatzen eta banatzen ditu eraikuntzarako eta horretarako erabat automatizatuta dagoen ekoizteko sistema dauka. Produktua hala ziloetan nola zakuetan banatzen da.

Estatu mailan arloko lehen enpresa izan zen kalitate sistemetako AENOR ziurtagiria lortzen.

Etorkizuneko erronkak

Hobekuntza iraunkorraren ildoari jarraiki eta eskuratu diren emaitzak onak direla kontuan hartuta, autoebaluazioak egiten dira urtero Europako Bikaintasunaren EFQM Ereduan oinarrituta, eta kasu honetan Euskalit-ek ematen duen "Konpromisoaren Diplomara" aurkezteko helburu gehigarriarekin. Horien guztien ondorioz ondoko hauek egiten ari gara:

Kudeaketa hobetuz eta integratuz, erabateko kalitateko tresnak ezarriz

Garapena hurrenez hurrenekoa eta etenik gabekoa izan da eta zuzendaritzaren esku hartzea izan du. Prozesuak enpresako kudeaketa osoa ukitu du EFQM ereduaren irizpide eragile eta emaitzen bidez, puntu jakin bakoitzean gelditu eta sakonduta enpresaren egoera eta beharrizanen arabera. Hori guztia helburua beti dela hobetzea eta hobekuntza praktiko eta errealak lortzea eta horietara iristea. Hori guztia aintzatetsiz enpresak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen PREMIE diploma lortu zuen bidezko ebaluazioa eta auditoretzak gainditu ostean

Ezarpenak berak hasieran ekarri zuen hobekuntzaren ostean enpresak aurreko fase horretan lortutako mailatik abiatuta hobetu beharreko alderdi garrantzitsuak antzeman zituen eta horregatik ekin zitzaion sendoketaren faseari, hasitako lanak finkatzea ez ezik, kudeaketaren hobekuntzan aurrera egiteko balio diguna.

Enpresaren bilakaera ikusgarria izan da alderdi guztietan eta horren lekuko dira enpresak bere kudeaketarako eskura dituen adierazkari guztiak; prozesuak aginte koadro estrategikoan du gailurra, bera baita enpresaren ikuspegia eta estrategia ezartzeko bitartekoa. Gure bezero eta langileen asebetetasun maila altuak, aldi berean, eskuratu ditugun emaitza ekonomikoetan islatzen dira, gure inguru sozial eta ingurumena artatuz eta zainduz eskuratu ditugun emaitza ekonomikoak, alegia.

Arrazoiak

Sortu zenetik enpresaren erronka beti izan da hobetzea eta horretarako era guztietako jarduerak egin ditu, esaterako, ISO ziurtagiria lortzea, "5S"ak garatzea, plangintza estrategikoa egitea, eta abar.

PREMIE egitarauaren ezarpenaren bidez enpresaren kudeaketako alderdi guztietan orokorrean hobetzeko aukera zegoela ikusi genuen, ordurako gurean bazeuden kudeaketa-tresna guztiak integratzeko ikuspegiarekin eta, hori ez ezik, Europako Bikaintasunaren EFQM Ereduan oinarrituta.

Aholkuak

Gerentearen eta zuzendaritza taldearen erabateko inplikazioa eta, aldi berean, aholkulariarekin izan dugun konfidantza eta lankidetzarako maila apartekoa.

"PREMIE estrategikoa da ETE-tzat; kudeaketa-tresnen bidez hazteko eta garatzeko aukera ematen du. Tresna horiek hobekuntza iraunkorraren ildotik hartzen badira bidea ematen dute Bikaintasunera iristeko bideari ekiteko eta bertara heltzeko (erabateko kalitatea)."(Jose Mª Dominguez, Morteros y Revocos Bikain S.A.-ko Gerentea)
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE