Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

TORREZURI TALDEA - ATENTZIO SOZIOSANITARIO OSOKO ZERBITZUAK.

Nombre de la EmpresaNombre de la EmpresaNombre de la EmpresaNombre de la Empresa

Enpresaren datuak

Gerentea:
Ana Urrutia Beaskoa
Helbidea:
Carlos Gangoiti, 22
Herria:
Gernika (Bizkaia)
Telefonoa:
94 625 82 88
Faxa:
94 625 82 88
Jarduera:
Gizarte eta osasunaren arloko zerbitzuak, mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta ematera zuzenduta funtsean.
Web orria:
http://www.torrezuri.com
E-maila:
grupotorrezuri@grupotorrezuri.com
Langileen kopurua:
20

Empresaren Deskribapena

Torrezuri 1999an sortu zen, osasun eta gizarte nahiz familia arazoak zituzten adinekoei bizi kalitatea emateko helburuarekin. Halaber, babesa, laguntza eta, azken batean, baita bizi kalitatea ere eman nahi izan zitzaien haien senideei.
10 urteren buruan kudeaketa sistema propioa eta berritzailea garatu dugu, eta horrek estatu mailako izen ona ekarri digu gure sektorearen barruan.
Sektoreko beste enpresa batzuen aldean gu bereizten gaituena, hain zuzen ere, gure kudeaketa sistema eta hark ekarriko emaitzak dira:

Horrek guztiak posible egin du “Torrezurin lotura barik” bezalako programa berritzaileak garatzea. Horri esker CEOMA (Adinekoen Erakundeen Konfederazio Espainiarra) saria eskuratu genuen, "loturarik gabeko" estatu mailako lehen zentro modura. Halaber, JUBILO sarietan hautagai izan ginen, egoitzaren kudeaketan gorentasunekoak izateagatik

Etorkizuneko erronkak

Gure erronka gure know-how delakoa kanporatzea, ezagutaraztea eta beste enpresa batzuekin partekatzea xedetzat edukita eratu dugun enpresa Taldea finkatzea da.
Orain urtebetetik hona, lanean gabiltza gure kudeaketa sistema berritzailea, “lotura barik” egin duguna, beste zentro batzuetan ere garatu dadin eta kudeaketa kalitatea, bizi kalitatea, duintasuna eta berrikuntza ekar ditzan mendetasun egoeran dauden adinekoen zaintzara.
Uste dugu gizarte zerbitzuak hobetu egin behar direla eskaintzen dituzten zaintzen duintasunean, eta, horretarako, funtsezkoa da kudeaketa sistemak hobetzea eta berritzea.

PREMIEk behar duguna ematen digu, “EFQM kultura” gure enpresan lortzeko

2004 urteko Plan Estrategikoan, enpresak EFQM eredurantz orientatzea erabaki zuen. Lehenengo unetik argi eduki genuen gorentasunerantz egindako gure biran beharrezkoa zela urratsak pixkanaka egitea, irmo eta ziur. Hori dela eta, bidean, "kalitateari buruz hitz egiten" ikasi genuen, eta ISO9000, ISO1400 eta SGE21 (Kudeaketa Etikoa) ziurtagiriak eskuratu genituen. Ondoren, gizarteari guk egindako ekarpena sendotu genuen XERTATU – ADI metodologikoarekin, eta, orain urtebete, PREMIEren ezarpenari ekitearekin, lehenengo urratsa egin genuen EFQM-n lan egiteko gure helbururantz. Horrek ekarri dizkigun hobekuntzak hauek dira:

Eta etorkizunerako, finkatzeko fasea ezartzearekin batera, zera espero dugu:

Arrazoiak

Aholkuak

"PREMIE ezartzearen esperientzia izugarri ona izan da: enpresa gorputzez hornitu ezezik, neuri aintzindari bezela indartzen ere lagundu dit eta enpresan lan egiten dugun guztion baitan etengabeko hobekuntzaren izaera sorrarazi digu. Honela, hobekuntza-taldeetan parte-hartze tasa altuak egotea lortu dugu, gure motibazioa eta enpresako partaide izatearen sentipena finkatuz" (Ana Urrutia Beaskoa - TORREZURI TALDEA - Atentzio Soziosanitario Osoko Zerbitzu-ko Gerentea).
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE