



Sozietate Mugatu gisa 2000. urtean eratuta. Hoditerien eta eraikuntza-sistemen hornikuntza jorratzen du, hots, ur-hornikuntza, saneamendua, eraikuntza, ureztaketa, kanalizazio elektrikoa eta telefonia.
Sertubi (galdaketa-hoditeriak), Norinco Ibérica (estalkiak eta saretak) eta Belgicast (balbulak eta osagarriak) multinazionalen banatzailea.
Eraikuntzarako polipropilenozko hoditeri insonorizatuen nahiz plastikozko bestelako materialen merkaturatzea nabarmendu behar da.
Material guztiek AENOR edo ziurtagiri baliokidea dute.
Bezero nagusien artean, eraikuntza-arloko sinadura ospetsuak ditugu, bai zibilak bai eraikuntzak, baita instalazio- eta iturgintza-enpresak ere.
Instalazio berriak eta modernoak ditu; 1000 m2-ko pabiloia, 1.500 palet jasotzeko edukierarekin, 300 m2 iturginaren eta lorezainaren auto-zerbitzura zuzenduta, konferentzia- eta bilera-aretoa, hori guztia erabat urbanizatutako 3.800 m2-ko orubean kokatuta.
Gure erronka etengabeko hobekuntza da, eta horrenbestez, gure lehenengo aurrerapausoa PREMIEren finkapen-fasea erdiestea da, kudeaketaren, eta, ondorioz, enpresaren hobekuntzara zuzendutako bestelako ziurtagiri-motei kalterik egin gabe.
Enpresan ezarritako kudeaketa-sistema dela eta, baliabide, datu eta estatistika garrantzitsuak ditugu, horiek guztiak proposatutako programa garatzeko beharrezkoak. PREMIEn planteatutako gogoetei esker, kudeaketa-programa hobetu behar izan dugu, batik bat, emaitzak hobetu eta jarduerari buruzko datuak aztertzeko unean horren eraginkortasuna areagotzeko xedearekin.
Arduraldia garrantzitsua izan da Kudeatzailearen, Komertzialen eta Finantza Sailaren artean (gutxi gorabehera 200 ordu ), bai eta “3S” adierazleen ezarpenean parte hartutako biltegiratze-alorreko langileena ere. Guztira PREMIEren ezarpenean erakundeko lau pertsonek esku hartu dute, behar izanez gero, beste pertsona batzuen laguntzarekin batera. Pertsonen eta horien esku-hartzearekin oso pozik gaude.
Horrek enpresaren kulturan izandako eragina azpimarratu behar da. Beti kalitatezko kulturaren mende lan egin dugu, baina PREMIEren bidez horrela lan egiten dela eta benetan horren alde lan egiten dela egiaztatu dugu. Horren emaitza erakundeko pertsonengan islatzen da.
Emaitzak garrantzitsuak izan dira. Izan ere, merkatuan guk dugun kokalekua ikustea ahalbidetzen digu, hau da, etorkziuneko aukerak, eta kudeaketa-sistemaren bidez ezarritako ibilbidean aurrera egitera bultzatu gaitu. Orain jadanik gure lana behar bezala egiteko beharrezkoak diren tresnak ditugu, eta, are gehiago, badakigu horiek nola eta zertarako erabili.
Gerentziak eta laguntzaileek gauza bat argi eta garbi nabarmendu dute, hain zuzen ere, ziurtagiria KALITATEAren sinonimoa da.
Halaber, merkaturatzen ditugun produktuak eta guk ordezkatzen dituen enpresek ziurtagiri egokiak dituzte, eta ezarritako arauketak betetzen dituzte.
Zer eskaintzen du Sustraiak enpresak banatzaileen eta merkaturatzen dituen produktuen mailan egoteko?
Bada, hori izan da Sustraiak enpresan kudeaketa-sistema egokia ezartzeko erronka, horretarako esfortzua eta erabilitako denbora KALITATEAN INBERTITZEA izan dela aintzat hartuta.
Gure hornitzaileek produktuaren kalitatea bermatzen dute, eta gure bezeroei kudeaketa- nahiz zerbitzu-kalitatea eskaintzen diegu.
Gure erronka aurrera doa eta finkapen-fasea gauzatuko dugu.
Gomendioa oso erraza eta laburra da. “PREMIE” ERE INBERTSIOA DA.
"Inbertsio ona" (Ángel María Astorkiza Bustinza - Sustraiak Systems, S.L.-ko Gerentea).